Topaketa hauetan, udal-taldeen eta gizarte-eragileen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatu nahi dugu. Gure udalerrien garapenerako udalgintza aktiboan aritzea funtsezkoa dela uste dugu eta ikuspegi horrekin bat etorrita  zuen ezagutza eman eta partekartzea gustatuko litzaiguke.

Ekitaldian zehar, adituekin hainbat gaietaz hitz egiteko aukera izango dugu: hala nola lurzoruaren funtzio publikoari buruz, krisi garaietan tasak eta prezio publikoak ezartzeari buruz, eta beste udal talde eta gizarte eragile batzuekin ideiak eta esperientziak partekatuko ditugu mahai-inguru batean. Gainera, gune informalak sortuko dira, zeuen egunerokotasunari buruz beste parte-hartzaile batzuekin hitz egiteko.

En estos encuentros, queremos promover el diálogo y la colaboración entre los distintos grupos municipales y agentes sociales. Creemos que esto es fundamental para avanzar en el desarrollo de nuestros municipios y esperamos que también compartáis esta visión y nos podáis aportar vuestro conocimiento.

Durante el evento, tendremos la oportunidad de hablar con expertos sobre la función pública del suelo, la implementación de tasas y precios públicos en épocas de crisis y de intercambiar ideas y experiencias con otros grupos municipales y agentes sociales a través de una mesa redonda. Además, se crearán espacios informales donde podréis compartir y charlar con otros participantes sobre vuestro día a día.

Compartir esto