ORAIN AMURRIOK proposaturik, Amurrioko 2022. urteko aurrekontuetan 12.000 euroko partida onartu zen Minipuntu garbiak erosteko, Administrazio Batzarretan ezartzeko.

Erosi ondoren, aste honetan horretarako hautatutako eremuetan ezartzen ari dira. Minipuntu garbiek gaikako bilketa Baranbio, Lezama, Larrinbe eta Delikako Administrazio Batzarretako bizilagunei hurbiltzeko aukera emango dute.

Esku-hartze horri esker, batetik, Administrazio Batzar hauetan bizi diren pertsonen alferrikako joan-etorriak saihestuko dira, eta, bestetik, birziklapena Amurrioko udalerritik urrunen dauden lekuetara hurbilduko da. Izan ere, San Jose auzoan eta Dionisio Aldama, Landako eta Araba kaleetan dauden lau puntu txiki garbi daude dagoeneko.

Eremu ekologiko horretan, etxeko hondakin solidoak utz daitezke: CDak eta DVDak, mugikorrak kargagailuekin eta bateriekin, pilak, RAEESak: (tresna elektriko edo elektronikoen hondakinak: entxufea edo pilak behar dituzten aparatuak dira, eta horiek pitan jartzen dira, adibidez, ordenagailu-saguak, erlojuak, kalkulagailuak…), inprimagailu-kartutxoak (tinta eta toner).

Aiarako Hondakinak Biltzeko Zerbitzu Mankomunatuak eginen du bilketa.

Amurrion, 2022ko azaroaren 22n.

A propuesta de ORAIN AMURRIO se aprobó en los Presupuestos de amurrio para el año 2022 destinar una partida de 12.000 euros para adquirir Minipuntos limpios con el fin de implementarlos en las Juntas Administrativas.

Una vez adquiridos, esta semana se está procediendo a su implantación en las zonas elegidas al efecto. Los Minipuntos limpios van a permitir acercar la recogida selectiva a los y las vecinas de las Juntas Administrativs de Baranbio, Lezama, Larrinbe y Delika.

Con esta intervención se conseguirá, por una parte, evitar desplazamientos innecesarios de las personas residentes en estas Juntas Administrativas y por otra, acercar el reciclaje a las zonas más alejadas del municipio de Amurrio que ya cuenta con cuatro minipuntos limpios situados en el barrio de San José y en las calles Dionisio Aldama, Landako y Araba.

En este espacio ecológico se pueden depositar residuos sólidos de uso doméstico: CD y DVD, móviles con sus cargadores y baterías, pilas, RAEES: (residuos de aparatos eléctricos o electrónicos: son aparatos que necesitan enchufe o pilas para funcionar fuera de uso que quepan en la boquilla como por ejemplo, ratones de ordenador, relojes, calculadoras, ..…), cartuchos de impresora (tinta y toner) y bombillas de bajo consumo (las bombillas de filamentos deben depositarse en el contenedor normal).

La recogida la realizará el Servicio Mancomunado de Recogida de Residuos de Ayala.

En Amurrio a 23 de Noviembre de 2022.

Compartir esto