Enpresa esleipendunak gure kale eta auzoetan egiten duen garbiketa eskasaren ondorioz, kexa ugari dagoela jakina da. Gainera, garbiketa lanak egiten dituzten langileak ere kexu direla jakin dugu. Hori ikusita, eta esleipen pribatu horien berritzea hurbil dagoela kontuan hartuta, ORAIN AMURRIOkook zerbitzu horren udalekotzea eskatu nahi dugu, baita udal eraikin guztietako garbiketa lanenak ere, gaur egun 10 kontratu eta enpresa ezberdinekin egiten direnak.

Krisialdi ekonomikoak Zerbitzu Publikoen kudeaketa pribatuaren efizientzia handia erakarri du, kudeaketa publikoaren kalterako. Zerbitzu Publikoen kudeaketaren helburua udalerriaren zein herritarren interes orokorra asetzea da, eta interes orokor horrek efizientzia eta iraunkortasun ekonomikoa izan behar ditu oinarri, baita giza eta ingurumen iraunkortasuna ere.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak udal eskumen diren Zerbitzu Publikoak ahalik eta modu eraginkor eta efizienteenean kudeatzea eskatzen du, bai zuzeneko, bai zeharkako kudeaketaren bidez. Halaber, zerbitzuak emateko kontratuen adjudikazioari buruzko Europako Zuzentarauak argi eta garbi azaltzen du agintaritza bakoitzak (kasu honetan tokiko agintaritza) zerbitzuak emateko era erabakitzeko askatasuna duela, betiere kalitate, segurtasun eta irisgarritasun ekonomiko handia eskainiz, besteak beste. Bestalde, Europako Estrategia 2020n jasota dagoenez, efizientzia neurtzeko “giza errentagarritasuna” bere osotasunean neurtu behar da. Gure kale eta gune publikoetako garbiketari buruzko kexak ugariak dira eta arazo horiek udalerriak enpresa esleipendunak (etekina helburu nagusi duena) baino hobeto konponduko dituelako uste sendoa dugu.

Udalekotzeko prozedura ez da ez erraza, ez samurra; izan ere, egiteko prozedura administratiboa zaila da eta ekonomia zein lan ondorioak dakartza, baina burutu ahal izateko baliabideak jartzea Udalaren ardura delakoan gaude.

Bideko zein udal eraikinen garbiketaren kudeaketa kapitalaren %100 udalekoa duen merkataritza-sozietate baten bidez egiteko aukera baloratzea dugu, hau da, Amurrio Bidean Elkartearen bidez.

Horregatik guztiagatik, ORAIN AMURRIOkook MOZIO bat aurkeztu dugu Amurrioko Udalari bi kontu eskatzeko; batetik, Udaleko Lege eta Ekonomia Zerbitzuei eskatzea aipatutako garbiketa zerbitzuak udalekotzeko egokitasun zein bideragarritasunari buruzko txostenak edo memoriak egitea, eta, bestetik, foro berezi bat sortzea txosten horien edukia ez ezik, aipatutako zerbitzuen kudeaketa publikoari dagozkion kontu guztiak ere eztabaidatzeko.

Amurrion, 2021eko Otsailaren 15


Son conocidas las numerosas quejas por la deficiente limpieza de nuestras calles y barrios por parte de la empresa adjudicataria. También hemos sabido de las quejas de los trabajadores/as que realizan dichos trabajos. Ante esta situación y la próxima renovación de dichas concesiones privadas desde ORAIN AMURRIO planteamos la municipalización de dicho Servicio así como del resto de los trabajos de limpieza de los edificios municipales, hoy con 10 contratos en empresas diferentes.

La crisis económica ha cuestionado que exista una mayor eficiencia de la gestión privada de los Servicios Públicos frente a la gestión pública de los mismos. El objetivo de la gestión de los Servicios Públicos es la de satisfacer el interés general del municipio y sus vecinas. Y ese interés general, debe de basarse en los principios de eficiencia y de sostenibilidad económica pero también social y ambiental.

La Ley Reguladora de las Bases del Régimen Local exige que los Servicios Públicos de competencia local sean gestionados de la forma más sostenible y eficiente de entre las modalidades de gestión directa e indirecta. Así mismo, la Directiva Europea relativa a la adjudicación de contratos de concesión de Servicios deja claro que cada autoridad  (en este caso local) tiene libertad de elección de la forma de prestar los servicios garantizando un alto nivel de calidad, seguridad y accesibilidad económica, entre otras obligaciones y la Estrategia Europa 2020, dice que la eficiencia ha de medirse también en términos de «rentabilidad social» en sentido amplio. Las quejas sobre la limpieza de nuestras calles y espacios públicos están siendo numerosas y creemos firmemente que esos problemas se pueden resolver mucho mejor desde el municipio y no desde el ámbito del beneficio de la empresa adjudicataria.

Aunque el proceso de la municipalización no es fácil ni sencillo dado que requiere un procedimiento administrativo complejo y tiene efectos económicos y laborales, creemos que es responsabilidad del Ayuntamiento poner los medios para poder realizarlo.

Tenemos una oportunidad de valorar la posibilidad de que la gestión de la limpieza viaria y de los edificios municipales tenga una gestión a través de una sociedad mercantil con 100% de capital municipal como es Amurrio Bidean.

Por todo ello, desde ORAIN AMURRIO hemos presentado una MOCION en que planteamos que el Ayuntamiento de Amurrio se comprometa a solicitar a los Servicios Jurídicos y Económicos del Ayuntamiento informes o memorias justificativas relativas a la conveniencia y viabilidad de la municipalización de dichos Servicios y crear un foro específico donde podamos debatir el contenido de dichos informes, así como todo lo relativo a la gestión pública de dichos Servicios.

En Amurrio a 15 de Febrero de 2021

Compartir esto