Pandemiak sortutako krisiak udalen gastuan zein diru-bilketan eragin handia du. 2020. urterako diru-aurreikuspenak aski aldatu behar izan ziren beharrezko osasun-segurtasuna, garbitasun-desinfekzioa, gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak bermatu ahal izateko ez ezik, alarma egoerak erasandako sektoreei eta enpresei laguntzeko ere (enpresa txikiak, merkataritza, ostalaritza, bertako ekoizleak eta abar). Aurreikusitako inbertsioak aldatu behar izan ziren eta diru-sarrerak, Arabako Foru Aldunditik jasotakoak nahiz udal-tasak, txikiagoak dira.

Udalek datozen urteetako beharrak bete ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak funts berezia egin behar duela uste dugu. Izan ere, asko dira bete beharrekoak: zerbitzuak eta langileak egokitzea, gizarte-larrialdietarako laguntzak, udal-eskumena direnen gastuak, hezkuntza zein osasun arloetan sor daitezkeen beharrak (udal-erakinen moldaketa eta garbiketa, kasu)

Europar Batasunak egungo krisiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialei aurre egiteko funtsa bereziak ahalbidetu ditu; horregatik, diru-pizgarri horietako batzuk udaletara bideratzeaz gain, beraien parte hartzea ere zilegitzat jotzen dugu.

Hori guztia dela eta, udaleko ORAIN AMURRIO taldeak Amurrioko Udalari honako hau proposatu dio:

Eusko Jaurlaritzari funtsa ekonomiko bat eskatzea udalok krisi ekonomiko zein sozialari aurre egin ahal diezaiogun, baita europar fondo horien %30 horretarako bideratzea ere. Esan gabe doa funts horien bidezko banaketa erabakitzekoetan udalen parte hartze zuzena bermatu behar dela.


La crisis generada por la pandemia esta teniendo un gran impacto en el gasto de los Ayuntamientos y sobre la recaudación. Las previsiones presupuestarias para el año 2020 se vieron modificadas sustancialmente para poder garantizar la seguridad sanitaria, la limpieza y desinfección, las políticas sociales, servicios sociales y atender a sectores y empresas afectados (microempresas, comercio, hostelería, productores locales, etc.) por el estado de Alarma. Las inversiones previstas tuvieron que ser modificadas y los ingresos, vía Diputación de Araba y las tasas municipales se están viendo afectados con unos menores ingresos.

Creemos que el Gobierno Vasco debe crear un Fondo excepcional para cubrir las necesidades de los Ayuntamientos en estos próximos años para que puedan cubrir la adecuación de los Servicios y el personal, las situaciones de emergencia social, gastos derivados de materias de competencia municipal, nuevas necesidades en el ámbito educativo y sanitario (adecuación y limpieza adicional de edificios municipales, etc. ).

La Unión Europea ha posibilitado fondos excepcionales para combatir el impacto económico y social de la actual crisis por lo que consideramos de justicia que parte de dichos estimulos económicos llegen a los Ayuntamientos y cuenten con la participación de los mismos.

Por todo ello, el Grupo Municipal de ORAIN AMURRIO ha propuesto al Ayuntamiento de Amurrio:

Solicitar al Gobierno Vasco la creación de un Fondo Económico de carácter económico para que los Ayuntamientos podamos hacer frente a la crisis económica y social y que se destine un 30% de los fondos europeos para dicho fin. Todo ello garantizando la participación directa de los Ayuntamientos en el ámbito representativo adecuado para una distribución equitativa de dichos fondos.


 

Compartir esto