EBAKITZEKO ESKUBIDEA. PARTEHARTZE ETA GARDETASUNA
Herritarron ekimena eramaile izan nahi dugu, demokrazia partehartzailaren garraitzaileak.
ETXEBIZITZA POLITIKA
Soroek eta etxebizitzek helburu sozial garbia izan behar dute Amurrioko biztanle guztiok daukagun etxebizitzarekiko eskubide subjektiboa bermatzeko. Horregatik, gaur egun udal sorotan eraikitzen diren etxebizitza berri guztiak eta promozio publikokoak direnak alokairu erregimenean edota “alternativa habitacional” moduan bidera daitezela proposatzen dugu.
UDAL AUTONOMIAREN BERRESKURAPENA
Gaur egun Arabako Foru Aldundiari lagata dauden Zerbitzu Sozialen asistentzia eta etxeko laguntza zerbitzuaren eskumenen beharrezko finantziazioa eskatuko ditugu, Udaletik bertatik kudeatze aldera, udala baita zerbitzu hauen erabiltzaileen hurbileneko erakundea.
EKONOMIA. ENPLEGUA. PREKARIETATEAREN AURKA
Langabezia, prekarietatea eta berdintasun eza dira Amurriok dituen arazorik larrienetarikoak. Arazo hauei erantzun egokia emateko honako hiru ardatz izango ditu gure programak:
- Sozialki beharrezkoak diren esparru berriak identifikatu eta enplegu publikoaren bitartez bete: etxe garbiketa, lagunartea eta adingabeko zein zaharren zainketa, jantokiak, eta abar.
2.Gastu publikoaren kuadeaketan irizpide ekologikoei eta gizarte-ongizateari lehentasuna eman.
- Lana sustatzeko aurrekontu plana: PYME-en, ekonomia sozialeko enpresen eta saltoki edo denda txikien babesan.
BIRMUNIZIPALIZAZIOA
Kudeaketa pribatua irizpide enpresarial batek gidatua dago (mozkina), kudeaketa publikoa, aldiz, jasangarritasun irizpideak gidatua dago, bai ikuspuntu ekonomiko batetik bai ikuspuntu sozial batetik. Horregatik proposatzen dugu:
- Pribatizatuta dauden zerbitzu publiko guztiak birmunizipalizatu Amurrio Bidearen bitartez, bere kapital sozial osoa munizipala baita.
- Gaur egun azpikontratatuak dauden udal zerbitzu estrategiko guztien pixkanakako berreskuratzea (polikiroldegia, kale garbiketa, zaborrak, lorezaintza, eta abar).
- Birmunizipalizazio hauek pertsonal guztiaren derrigorrezko subrogazioa eta lan baldintzen apurkako parekatzea ekarriko lukete. Beti langile eta sindikatuekin hitz eginez.
- Erosketa publikorako baldintza agirietan, genero berdintasunerako, jasangarritasunerako, aurrezpen energetikorako irizpideak barneratu, bai lan eskubideak bermatzeko bai gardentasuna bermatzeko. irizpide horiek ez betetzeagatik edo betetze eskasagatik dagozkien administrazio- zigorrak ezarri.
PROPOSAMEN SOZIALAK
- Larrialdi egoerak ekiditeko Errenta Sozial bat sustatzea gutxieneko baliabideak bermatze aldera.
- Hondatzea eta janariak alferrik galtzea ekiditen dituzten neurriak sustatzea bilketa eta banaketa egoki baten bitartez.
- Ikastetxeetako jantokiak irekita mantentzeren aukera aztertu klaserik ez dauden garaietan.
BERDINTASUNA ETA ANIZTASUNA
Honako neurrien aldekoak gara:
- Benetako hornidura bat sustatu, giza baliabideez, diru baliabideez eta baliabide materialez, jasaten duten prekarietateari eta kalte-beratasunari aurre egiteko, gehien bat emakumeei buruz hitz egiten badugu (premiazko beharrak, alokairu sozialeko etxebizitzak, harrera pisuak, eta abar).
- Berdintasun Saileko Teknikoa kontratatu lan osoko jardunaldian. Berdintasun esparruak bultzatu, berdintasunaren aldeko udal kontseilua adibide jarrita.
- Emakumeon Etxea sortzeko beharrezko finantziazioa lortu eta etxe honen funtzionamenduan parte hartzen duten talde eta Erakunde Feministei babesa eman.
- (LGTBIQA+). Aniztasun sexualari errespetua oinarri duen Zainketa Gizartea bultzatu heziketa afektibo- sexualean oinarritua.
TRANSIZIO ENERGETIKOA
Honako neurriak bultzatuko ditugu:
- Eraginkorra den trantsizio energetikoa. Ekologikoa, jasangarria eta berdintasunezkoa den eredu urbanistiko baten alde egingo dugu.
- Energia berriztagarrien erabilera, aurrezpen energetikorako tresnak eta kontsumo arduratsua aktibitate industrialean bultzatuko dugu udalaren zerga ordenantza erabilita.
- Berezko energia berriztagarria ekoizteko inbertsioa.
- Udalak berak kudeatu beharreko Energia Aurrezteko Plana bultzatuko du kontsumoa eta gastu energetikoa murrizteko.
- Udal Energia Enpresa sortzeko asmoa dugu, Amurriorako Udal energia elektrikoaren saltzailea.
- Baso eredua alternatibo baten alde, pinudien eta eukaliptusaren ustiapenean oinarritua ez dagoena. Gure mendietako aberastasuna eta bertako basoetako biodibertsitatea errespetatuko duena. Horretarako laguntza ekonomikoak jarriko lirateke eredu honetara heldu bitartean.
- Hondakinen kudeaketaren inguruko estrategiak hiru ardatz nagusi izan behar ditu: “zero” hondakina, berrerabilera eta birziklapena, guzti hau kudeaketa publikoren bitartez.
- Animalien ongizatearekiko neurriak eta baliabideak proposatuko ditugu eta bai hauen eskubideekiko errespetua eta enpatia sustatuko dituztenak. Gai honekiko gaur egungo ustea eta beharrezko erantzukizuna duen ordenantza berria eskatuko dugu legearekin bat datorrena.
ERABILGARRITASUN SOZIALA DUTEN ERAIKENETAN INBERTSIOA
Datozen lau urteetan hutsik edo hondaturik dauden hainbat udal eraikinetan erabilgarritasun soziala emate aldera beharrezkoa da inbertsioak egitea. Honako neurriak proposatuko ditugu:
- Merkatu zaharra eraitsi alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko.
- 2. Landazurin gaur egun dagoen eraikina berriztatu edo berria egin Eguneko Harreta Zentroa bilakatzeko.
- Zaharkitua geratu diren Villa Fe eraikina eta Kultura- etxea berriztatu herriko jendearen premiei erantzuteko.
- Osasun Zentro zaharrari eta Gaztelekuari, gaur egun itxita daudenak, bererabilpena ematea.
OBRETAN ETA ZERBITZUETAN INBERTSIOA
- Lan arriskuen prebentzioren inguruan Udaleko langileen osasuna berma dezan berehalako ekintza.
- Lan ekipamendu berriak erosteko inbertsioa egin (kamioi-garabia, tresneria, eta abar), udal biltegiak eguneratu gaur egun dauden lan arriskuak ekiditeko eta honela obra brigaden eguneroko kudeaketa hobetu.
GAZTERIA
Langabezia, prekarietatea eta etxebizitza dira 18 urtetik gorako gazteen arazorik larrienak. (ikusi ekonomia eta etxebizitzaren inguruko paragrafoan azaldutako proposamenak)
12 eta 18 urteren arteko gazteentzako ez dago inolako azpiegiturarik ez eta proposamen kulturalik ez eta aisialdirako proposamenik. Berdina gertatzen da 12 urterarteko umeekin. Guzti honi Gaztelekuaren itxiera gehitu behar diogu. Guzti honengatik hau proposatzen dugu:
1.Gazteen adin desberdinak kontuan izango duen erreferentziako zentru bat sortzea.
- Aisialdi parte hartzailea eta proiektu kulturalak bultzatuko dituen Dinamizatzaile Sozio-kultural baten zuzeneko kontratazioa. Horrela sormena, berdintasuan eta jasangarritasuna sustatuko genuke.
HEZIKETA, KULTURA ETA EUSKERA
- Artisautza, arte plastikoak eta arte eszeniko herrikoia bultzatu eta kontuan izango duen plan kulturala garatzea. Herriko musika taldeen entsaioetarako udal lokalak sortu.
2.Euskarekiko konpromiso irmoa. Aiaraldeko Euskagintza Kontseiluaren proposamenei atxikimendua.
PERTSONA NAGUSIAK
- Nagusien premiak kontuan izango dituen plan integrala: lagunartea, garraioa, administrazioarekiko harremana, etxean eta etxetik kanpoko laguntza, eta abar.
- Landazuri berria eraikitzea Eguneko Zentro gisa.
- San Mameseko Etxe sozialariari beharrezko dituen baliabideez hornitu.
- Nagusi Etxerako kudeaketa integral sustatzea. Nagusien Udal Kontseiluaren parte hartzearen bultzada.
KIROLA ETA AISIALDIA
- Gabezi ekonomikoak dituzten pertsonentzako eskuragarria izan dadila.
- Ekitaldi kulturaletarako, aisialdirako edo kirol eginkizunetarako bono txartelak sortzea. Bono hauek lan mankomunak eta komunitateari lagungarriak direnak egin ostean trukatuko zaizkie. Guztioi zuzenduta egongo dira eta bereziki persona gazteei.
Comentarios recientes