COMPETENCIAS DE LOS SERVICIOS SOCIALES EN AMURRIO YA!!

En la Ley de Servicios Sociales 12/2008 se reconocía una serie de competencias a los Ayuntamientos y a los Servicios Sociales como un derecho subjetivo, que se perfeccionó y aprobó el 26 de de Diciembre de 2016.

Desde entonces se planteaba quién debía dar el servicio, cuáles y cuántos, quién y cómo financiar los mismos. Se aprobó que sería la Diputación quien seguiría gestionando los Servicios Sociales por un periodo transitorio de 24 meses. Pero desde entonces se ha venido prorrogando año tras año y en este último pleno de Enero se ha vuelto a prorrogar hasta Diciembre de 2021. Han pasado 5 años.

Todo esto demuestra la falta de previsión y financiación presupuestaria de la Diputación Foral de Araba gobernada por EAJ/PNV y PSOE/PSE. El tutelaje que quiere seguir ejerciendo la Diputación sobre estos recursos y competencias del ámbito municipal esconden la falta de reconocimiento de las capacidades y empoderamiento local y un modelo centralizado y privatizado en su mayor parte.

La experiencia en materia de Servicios Sociales gestionados desde el ámbito municipal en Amurrio es larga y sería natural asumir unos recursos tan imprescindibles como los Servicios Sociales. Desde ORAIN AMURRIO exigimos el cumplimiento de la competencia municipal con la financiación suficiente en medios humanos y económicos para gestionar los Servicios Sociales públicos y de proximidad que redundaría en una mejor atención de nuestros vecinos/as.


Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean (2016ko abenduaren 26an hobetu eta onartu zen) Udalei eta Gizarte Zerbitzuei zenbait eskumen eskubide subjektibotzat aintzatetsi ziren.

Ordutik hona zerbitzua zeinek eman behar zuen, zeintzuk eta zenbat, zeinek eta nola finantzatu aztertzen ari zen. Azkenik, Gizarte Zerbitzuen kudeaketan, 24 hilabeteko aldi iragankorrean, Foru Aldundiak jarraituko zuela onartu zen, baina, harrezkeroztik, urtez urte luzatu egin da, eta, urtarrilean egindako azken osoko bilkuran, berriz ere, 2021eko abendura arte atzeratu da. Bost urte igaro dira.

Horrek guztiak EAJ/PNV-k eta PSOE/PSE-k gobernatzen duten Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspen zein aurrekontu-finantzaketa falta agertzen du. Halaber, Foru Aldundiak udal-eremu diren baliabide eta eskumen horiek zuzentzen jarraitu nahi izateak, batetik, udalen ahalduntzea zein gaitasunen onarpenik eza, eta, bestetik, neurri handi batean, eredu zentralizatu eta pribatizatua ezkutatzen ditu.

Amurrion, udaletik kudeatutako Gizarte Zerbitzuetan dagoen esperientzia luzea da, eta hain ezinbestekoak diren Gizarte Zerbitzuak bere gain hartzea naturala litzateke. Beraz, ORAIN AMURRIOkook udal eskumena bete dadila eskatzen dugu, baita gure herritarrenganako arreta hobetuko luketen Gizarte Zerbitzu (zainketen politika, etxeko laguntza eta abar) publikoak eta hurbilak kudeatzeko behar diren giza zein ekonomia baliabide nahiko erabiltzea ere.

DECLARACION DE LOS GRUPOS MUNICIPALES DE ORAIN AMURRIO, EH BILDU AMURRIO Y EAJ/PNV AMURRIO

ANTE EL JUICIO QUE TIENE QUE AFRONTAR ESTOS DÍAS EL VECINO DE AMURRIO GALDER BARBADO EN LA AUDIENCIA NACIONAL, LOS GRUPOS MUNICIPALES DE ORAIN AMURRIO, EH BILDU AMURRIO Y EAJ/PNV AMURRIO HACEMOS LA SIGUIENTE DECLARACIÓN:

Ante el juicio que tiene que afrontar estos días el vecino de Amurrio Galder Barbado en la Audiencia Nacional los grupos municipales abajo firmantes:

1.-Muestran su preocupación por nuestro vecino Galder vistas las penas solicitadas por la fiscalía (8 años de cárcel y 7 años de libertad vigilada).

2.- Consideran que este tipo de actuaciones suponen un obstáculo en el proceso de normalización y dificultan la convivencia en nuestro país.

3.-Consideran que es fundamental la defensa de todos los derechos para toda la ciudadanía para construir un presente y un futuro en justicia y en paz.

En Amurrio a 20 de Enero de 2021


Galder Barbado Amurrioko bizilagunak egunotan Auzitegi Nazionalean izan behar duen epaiketaren aurrean, behean sinatzen duten udal taldeek:

1.-  Galder gure bizilagunarekiko kezka agertu nahi dute, fiskaltzak eskatutako zigorrak ikusita.

2.-  Horrelako jarduerak oztopo direla normalizazio-prozesuan eta gure herria bizikidetza oztopatzen dutela uste dute.

3.- Uste dute funtsezkoa dela eskubide guztien defentsa herritar guztientzat, justizian eta bakean oinarritutako oraina eta etorkizuna eraikitzeko

Amurrion, 2021eko urtarrilaren 20an

Orain Amurrio                   EAJ/PNV Amurrio                    EH Bildu Amurrio

LAN ISTRIPUA GERTATU DA SARATXOKO SAIHESBIDEKO OBRETAN

Zauritutako behargina Gurutzetako ospitalera eraman dute, helikopteroz.

Goizeko 9:30ak aldera estruktura bat erori egin da Saratxoko saihesbideko obretan, bertan lanean ari zen behargin bat zaurituz.

Larrialdi Zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira ezbeharraren gunera, eta helikopteroz ebakuatu dute zauritutako langilea Gurutzetako ospitalera. Ertzaintza Saratxoko obretan dago gertatutakoa ikertzen.  Informazio gehiago jaso ahala eguneratuko da albistea.

Gorabeherak obretan

Saratxo Bizirik plataformak eta Administrazio Batzarrak  behin baino gehiagotan salatu dituzte Saratxoko saihesbidearen lanetan egondako gorabeherak. Aurreikusitakoa baino lur gehiago  desjabetu eta etxe batzuetan arrakalak eragin ditzute lanek, besteak beste.

MUERE EL TRABAJADOR TRAS EL ACCIDENTE LABORAL DE AYER EN LAS OBRAS DE LA CIRCUNVALACIÓN DE SARATXO

EL trabajador empleado de una empresa subcontratada para las obras de la circunvalación de Saratxo, ha fallecido al caerle encima una estructura metálica en el desmontaje de un encofrado para un paso elevado.

El accidente laboral de ayer fue evacuado sobre las 10:00 horas en helicóptero al Hospital de Cruces, donde falleció .

Esta obra, promovida por la Diputación de Álava, la está realizando la UTE Balgorza –NYPSA- Aglomerados Los Serranos.

Una muerte más de un trabajador que en este año 2020 ya han fallecido en Euskadi 36 personas que se podían haber evitado en cumplimiento de la Ley de Prevención de Riesgos Laborales.

UN TRABAJADOR EN LA EMPRESA AIANOX.

Un trabajador de 59 años, vecino de Orozko, ha fallecido esta mañana, pasadas las 6:00, en su puesto de trabajo en la empresa Aianox de Murga. Al poco de incorporarse al trabajo, se ha sentido mal y ha fallecido; posiblemente, a raíz de un infarto. Con esta muerte, son al menos 71 las y los trabajadores fallecidos en lo que va de año en Euskal Herria, sin olvidar que Joaquiín Beltrán continúa aún desaparecido en el vertedero de Zaldibar desde febrero pasado.

En nota de prensa, el sindicato LAB exige el derecho a volver de nuestros trabajos sanas y con vida. Éste o cualquier otro accidente laboral no son hechos aislados, son reflejo de un modelo productivo en el que prima más la economía que la salud y la vida de la clase trabajadora.

Está demostrado que las malas condiciones de trabajo, las presiones y el estrés son algunos de los factores más importantes en los accidentes cardiovasculares.

Además, los accidentes no traumáticos, los infartos y los ictus, se han convertido en la principal causa de accidentes laborales mortales. El 25% de las y los trabajadores fallecidos en 2020 ha muerto en accidentes no traumáticos. Detrás de los accidentes de trabajo se encuentran las condiciones de trabajo.

La subcontratación, los elevados ritmos de trabajo, las presiones o el autoritarismo provocan estrés, y derivado del mismo, numerosas patologías que tienen que sufrir las trabajadoras y trabajadores. Tenemos claro que los accidentes laborales, traumáticos, no traumáticos o in itinere, no son fruto de la mala suerte o la casualidad, sino resultado de las relaciones laborales, la precariedad, la regulación laboral y la subcontratación.

Por último plantean que la movilización y la lucha son las únicas armas que tenemos para acabar con esta lacra. Necesitamos un cambio de rumbo, un cambio de modelo donde la salud y la vida de la clase trabajadora sea el elemento principal.

Estamos totalmente de acuerdo con estos planteamientos.

BEHARGIN BAT HIL DA AIANOX ENPRESAN, «ISTRIPU EZ TRAUMATIKO BATEAN».

Langile bat hil da gaur Murgako Aianox enpresan, bihotzekoak jota. Ertzaintzak Aiaraldea Hedabideari jakinarazi dionez, eguerdian izan da ezbeharra. LAB sindikatuak gertaera salatu du sare sozialetan: «Langile bat hil da Aianox enpresan (Murga-Aiaraldean) istripu ez traumatiko batean».

Orozkokoa da zendutakoa, eta 59 urte zituen. «Lanean sartu berritan bihotzekoak eman dio, eta lan zentroan hil da», zehaztu dute. Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin.

LABek oharra plazaratu du gertatutakoa salatzeko. “Elkartasuna eta babesa” adierazi diete sindikatuko kideek hildakoaren senide eta lagunei, eta nabarmendu dute istripu ez-traumatikoak lan-istripuak ere direla. “Ez dira kasualitatez izaten lan orduetan, eta ez dira zorte txarraren ondorio, enpresariek esaten duten bezala. Jakina da lan baldintza txarrak, presioak eta estresa direla bihotzeko istripuak sortzen dituzten faktore nagusienetakoak”.

Mota horretako istripuen gorakada egon dela ohartarazi dute: “Istripu ez traumatikoak, bihotzekoak eta iktusak, bilakatu dira heriotza eragin duten lan istripuen lehenbiziko kausak. 2020 urtean hildako langileen %25 istripu ez traumatikoen ondorioz hil da”. Gauzak hala, lan istripu guztien atzean “lan baldintza eta lanaren ezaugarriak” daudela ziurtatu dute, «azpikontratazioa, erritmo azkarrak, presioa, autoritarismoa… gaixotasunak sortu eta batzuetan langileak heriotzara eramaten dituztenak”.

Horren aurrean “bizitza eta enplegu duinen” aldeko aldarria zabaldu du sindikatuak, “lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugulako”.

Guztiz ados gaude planteamendu horiekin